2009/11/05

ARGAZKIAK KENDU IZANA SALATU DUTE EIBARTIK




Atzo arratsaldez prentsaurrekoa burutu genuen Eibarren iragan astean
Ertzaintza Montekasino tabernan sartu eta preso politikoen argazkiak
eraman zituela salatzeko. Hona hemen bertan irakurritako testua:

ELKARTASUNAK EZ DU ETENIK!

Orain dela pare bat aste espainiar polizia autonomikoa Montekasino
tabernara joan eta bertan zeuden euskal preso politikoen argazkiak
kendu eta eraman zituen, han ziren guztiak identifikatuz. Hauetatik bi
inputatu eta Espainiar entzutegi nazionalera bidali nahi dituzte, eta
horrela mehatxatu zituzten.

Nahiz eta Urriaren hasieran Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen
errelatoreak preso politikoen argazkiak erakustea ezin dela delitutzat
jo adierazi, euskal gizartearen sustengu zabala duen lan politiko eta
soziala kriminalizatzeko estrategian jarraitzen du Espainiar estatuak.

Estrategia honekin pertsona eta eragileok burutzen duten lana
neutralizatu nahi dute, eta honekin ateak irekitzen dizkiete
inpunitateari, estatuaren indarkeriaren biktimen indefentsioari eta
era guztietako giza eskubideen urraketei, hala nola sakabanaketa
politika edota bizi osorako zigorren aplikazioei.

Errepresioa eremu berrietara zabaldu arren, azken hilabeteetan argi
gelditu da batalla galdu dutela. Herri honetan euskal preso politikoen
argazkiak egongo dira, euskal preso politkoak dauden bitartean. Eta
darabilten oldarkeriarekin argazki gehiago egotea besterik ez dute
lortu.

Horregaitik,errepresioaren aurrean, berau pairatzen dugun pertsonekiko
etengabeko elkartasun lana ezinbestekoa da, eta zentzu honetan
kriminalizazio dinamika honen behin betiko amaiera exigitzen dugu.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario en la entrada