ALBISTEAK

705 KIDEK OSATZEN DUTE EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOA

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/05/21 , idatzia | comentarios (0)



2011ko Maiatzaren 21
Hautetatik zazpi etxean preso aurkitzen dira, bat dago Portugalen, bat dago Irlandaren iparraldean eta bederatzi daude Euskal Herriko espetxeetan. 146 frantziar espetxeetan sakabanatuak aurkitzen dira eta 541 berriz espainiar estatuko espetxeetan. 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.pdf

Azken leku aldaketak.pdf

ESPETXEA ETA KIROLA KOSKA IRRATIAN

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/05/05 , idatzia | comentarios (0)




ETENGABE blogetik jasotako albistea
Aste batzuetako oporralditxo labur baten ostean, bueltan gara Arnas estukako kideak.
Euskal gazteriak horrenbestetan pairatzen duen bahiketa, espetxealdi eta errepresioak, pertsonaren egoera fisikoan duen eragina eta kirolak kartzela barruan zauden bitartean eskeintzen dizun onurak izan genituen eztabaida gai aste honetako programan.
Erromoko Imanolek, Berangoko Orkatzek eta Plentziako Xabik kartzelatik bidalitako mezuak, eta zuzenean bertan gurekin egon ziren Batxi, Ibai eta Joseba algortar preso ohiak izan genituen saioan .
Arnas estukatik besarkada beroenak barruan segitzen dutenei, eta bereziki eskerrak ematea saioa prestatzen lagundu gaituztenoi.
Besterik gabe, datorren astean ikusiko gara, eutsi goiari!
HEMEN ENTZUN

FRESNESKO PRESO POLITIKOAK

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/04/30 , idatzia | comentarios (0)




Apirilak 17.
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna
Fresnes sarraski espetxean, 2011ko
Apirilean
Preso politikoa zio politikoagatik gatibu dagoen pertsona da. Askok diote,ostera, giltzapean dauden preso
guztiak preso pclitikoak direla, kartzela botere politikoaren tresna baita. Aitzitik, bizi den gizartea aldarazteko
hartzen duen konpromezuak definitzen du preso politikoa.
Demokrazia deritzan horretan, preso politikoen egote berak kontraesan bat ematen du, "demokrazian, ideia
guztiak defenda baitaitezke", Errealitatea, ordea, bestelakoa da, dei a ka demokrazietan gero eta preso
politiko gehiago dagoelako.
Ez da kasualitatea. Sistema kapitaiista detendatzen dutenek (orain merkatu libreko ekonomia edota
neoliberalismo bezala izendatua) demokraziaren ideia beraien modelo ekonomiko-politikoarekin identifikatzen
dute. Laburbilduz, kapitalismoa berdin demokrazia, horrela aurkeztu digute, eta egoera errotik aldatzea
bilatzen du en edozein egitasmo terrorismoarekin lotzen da. Beraz, arazoa hortan datza. Status quo-ren kontra
egiten duen orok terrorismoa da. Egoera aldatzeko borondatea adierazten duena kartzela zigorra arriskatzen
du. Oposizio orok kartzelan amai dezake. «Terrorismoaren kontrako gerra» famatua ha si zenetik, eta gaur
egungo krisiaren aitzakiapean aurrera eramaten ari diren langileriaren eta Orohar hiritarren eskubideen
kontrako eskatada-berriarekin. munduko hainbat herrialdetan errepreslo neurriak nola indartzen ari diren
ikusten ari gara. [ende xumearen eskubide eta libertateak qero eta gehiago mugatzen dituzte. Gerrak,
torturak, isolamendua eta disidente politikoen eliminazio fisikoa ere justifikatzen dituzte.
Egoera sozlal iazgarrl honi, herrlen edota nazloen egoera erantsl behar zalo. Txanpon beraren bl aideak
baitira. Zeren, herri baten zapalkuntzaren atzetik, beti, okupatzaileek daukaten bertako herritarren ondasun
iturriak lapurtzeko asmoa baitago. Historiak erakutsi digu sarri askotan zapalduta, ukatuak diren herriak
matxinatzen direla askatasuna eskuratu nahian borrokatuz. Edozein egoeran pertsonak aurkitzen du borroka
egiteko bidea. Ezin da edozein eratan oztopatu gizakien libre izateko ideia zein nahia. [endeak pentsa dezan
ezin da ekidin, libre izateko nahia ezin da ito, osa garesti ordainarazten badigute ere. Eta hori dela eta gero
eta preso politiko gehiago gara munduan zehar; Palestinan, Kurdistanen, Iraken, Korsikan, Euskal Herrian,
Sahara n, Maputxe lurraldeetan, Estatu Batuetan, Turkian, Kolonbian, Grezian ...
Guri dagokigunez, Frantzia, Espainia eta Turkia guretzako kartzela erraldoiak direla baieztatzen dugu. Gure
herriak turkiar, frantziar edota espainiar inperialismoak ukatutako eta arpilatutako herriak dira. Gu korsikar,
kurdu eta euskal preso politikoak nazie zapalkuntza honen ondorio gara, gure herrien autodeterminazioaren
eskubidearen urraketaren ondorioa.
Euskal Presoei dagokigunez, Frantziak eta Espainiak dispertsioan, isolamenduan, bizibaldintzen okertzean,
bizi osorako zigorrean, txantajean eta gure senideen kontrako ildoan oinarritutako espetxe-politika dute
indarrean. Pertsona eta militante moduan gurekin amaitzea bilatzen duen espetxe politika. Ez Espainiak ezta
Frantziak ere ez dute gure status politikoa aitortzen, hau da, gure izaera politikoa eta horrek dakartzan
eskubideak. Horrela egiten dute, aitortza hau bi estatu eta Euskal Herriaren arteko konfliktoaren izaera
politikoa aitortzea litzatekeelako. Ondorioz bi estatuak irtenbide politikoa, negoziatua, bilatzera behartuak
izango liratekeelako. Azken hilabeteotan ikusten ari garen moduan, estatuak ez daude bide hau egiteko prest.
Ezker abertzaleak aurrera.eraman dituen urratsen aurrean haien erantzun bakarra errepresio bortitzena da.
Preso politikoak, izan palestinarrak, maputxeak, euskaldunak, kurduak, korsikarrak edo kolonbiarrak, izan
komunistak, sozialistak. anarkistak., .. borroka eta erresistentzteren ikurrak dira,beste mundu bat postble
denaren froga.
Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko egun honetan, faxismoaren kontrako borrokara dei egiten dugu.
Hrrien askatasunaren alde borroka egiteko deia. Preso politico guztientzako amnista aldarrikatzen dugu. Eta
batez ere munduan zehar etorkizun libre baten aide borrokan dauden gizon eta emakume guztiak omentzen
ditugu.
GORA MUNDUKO PRESO POLITIKOAK!
GORA FAXISMOAREN AURKAKO BORROKA!
GORA HERRIEN ARTEKO ELKARTASUNA!
TANTI POPULI UNA LOTTA!
BIJI BIRATIYAN GELAN!
Fresnesen gatibu dauden preso politikoak. Kurdu, korsikar eta euskaldunak.

ZORNOTZARA!!

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/04/16 , idatzia | comentarios (0)




Debekuen gainetik bihar arratsaldean Zornotzara joateko deia egin du, bertan mobilizazio erraldoi bat burutuko dela iragarriz. Azken egunotan izandako gertaeren balantze labur bat burutu du ohar batean.
Larunbatean denok Zornotzara!

Azken egunotako balantze labur bat:

Apirilaren 4, Gabi Basañez eta Jon Etxegarai euskal preso politiko ohiei harrera egitera hurbildutako herritarren aurka gogor jo du Ertzaintzak, lau zauritu utziz.

Apirilaren 7, Mikel Ibañez hilik aurkitzen du bere semeak. Gaixotasun larriak jota hainbat urte preso eman ditu aurrez Ibañezek, hasieran espetxean eta ondoren etxetik irten ezinda.

Apirilaren 10, Donostiako Altza auzoan Aitor Garciari egitekoak ziren ongi etorria debekatu dute, Ertzaintzak inguruak okupatu dituelar. Elgoibarren heriotza zigorraren aurka eta gaixo dauden presoak aske uzteko eskatuz burutzekoa zen manifestazioa debekatu du Herrizaingo sailak.

Apirilak 12, biziarteko zigorraren aurka hurrengo egunean eta larunbatean burutzekoak ziren mobilizazioak debekatu ditu Herrizaingo sailak. Legorretan bi lagun atxilotzen ditu Guardia Zibilak eta arratsaldean protesta egiteko mobilizazioa burutze galarazi dute, kargatzearekin mehatxu egiñez.

Apirilak 13, Gatza libre gelditzen da ia 31 urte espetxean preso eman ondoren. Harrera egitera joan diren herritarrek eta lanera joan diren hainbat kazetarik kontrol ugari jasan behar izan dituzte. Jendetza handia batu da Zornotzan Gatzari lehen harrera egiteko, eta Ertzainak inguruak okupatzen ditu gutxienez lagun bat atxilotuz eta zaurituz. Egun berean Antton Troitiño libre gelditzen da.

Apirilak 14, Antton Troitiñoren aurkako jazarpen mediatikoa hasten da eta fiskalak bere askatasuna errekurritzen du, berriz espetxeratzeko eskatuz.

Apirilak 15, Elkartasuna ez da delitua lemapean hurrengo egunerako Zornotzan deitu den manifestazioa debekatu du Herrizaingo sailak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren deialdia:

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik debeku eta jazarpen hauei guztiei desobedientzia baketsuaren bidez erantzuteko deia luzatzen dugu. Zentzu honetan, dei egin nahi dugu bihar arratsaldeko 17:30etan Zornotzara agertzeko, bertan burutuko dugun mobilizazio baketsuan parte hartzera.

MIKEL IBAÑEZ HIL EGIN DA

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/04/08 , idatzia | comentarios (0)





1989. urtean Elgoibar inguruan burutu zen polizia operazio batean hainbat herritar atxilotzen ditu poliziak. Inkomunikazio aldian torturatuak izaten dira, eta torturapean egindako galdeketetan ateratzen da Mikel Ibañezen izena. Mikelek ihes egiten du orduan.

1992an Uruguayen atxilotzen dute Mikel, euskal herritar gehiagorekin batera. Espainiak hauetako hamarren estradizio eskaera egiten du, tartean Mikelena.

1994an gose greba luze baten ondorioz hiru euskal preso politiko Filtroko ospitalera eramaten dituzte, tartean Mikel Ibañez. Mobilizazio izugarriak burutzen dira Uruguayn euskal iheslarien estradizioaren aurka. Filtroko gertaera ezagunak ematen dira. Urte honetan bertan espainiaratua izaten da Ibañez. Epailearen aurretik igaro ondoren libre gelditzen da.

Mikel Ibañez berriz itzultzen da Uruguayra, bere senideengana.

2007ko martxoaren 1ean Uruguaytik bueltan zela Parisen atxilotua izaten da. La Santeko espetxean sartzen dute preso, ondoren espainiaratu eta Soto del Realen sartzen dutelarik.

2008. urteko apirilean konortea galduta aurkitzen dute kideek. Ospitalizatua izaten da eta aste batzuetara tumore bat diagnostikatzen diote.

2008. urteko ekainean espetxealdi arindua ezarri diote. Ezingo da etxetik atera, eta etxea
poliziak zainduko uneoro.

2009. urteko apirilean epaiketa izan du eta anbulantzian eraman dute Espainiako Entzutegi Nazionalera. 27 urteko espetxe zigorra ezarri diote.

Bere osasun egoera oso kaxkarra da une honetan, Linfoma bortitza du, zelula handiko B linfoma difusoa. Honez gain diabetesa eta psoriasia ditu. Etxean preso jarraitzen du. Tarte honetan behin baino gehiagotan ingresatzen dute ospitalean.

2010. urteko uztailean bihotzekoak ematen dio eta Donostiako ospitalean ingresatzen dute.

2010. urteko abuztuan fiskalak horrela eskatuta berriz Martutenen sartzen dute preso. Dagoeneko ez dela gaixotasunak abaildutako pertsona argudiatzen du epaileak preso sartzeko bere epaia ematean.

2010. urteko irailean espetxealdi arindua ezartzen diote berriz. Pultsera jartzen diote eta ordu batzuetan etxetik irteteko baimena ematen diote.

2011. urteko urtarrilean baldintzapeko askatasuna eman diote. Bizitzeko aukeratu behar duen tokian bizi behar du eta edozein aldaketa epaileari jakinarazi behar dio. Ezin du elkarrizketarik eskaini, ez eta ekimen politikoetan parte hartu ere.

2011. urteko apirilaren 7an semeak etxean hilda aurkitzen du.

Lehen balorazioa:

Ezer baino lehen une latz hauetan Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gure doluminak adierazi nahi dizkiegu Mikelen senide eta lagunei.

Torturapean egindako galdeketetan bere izena atera ondoren ihes egun zuen Mikelek, eta geroztik errepresioaren eta espetxe politika ankerraren jomugan eman du bizi osoa. Bere osasun egoera larriaren aurrean utzikeria handiz jokatu dute espetxe erakundeek eta epaileak.  Mikeli osasun asistentzia egoki bat izateko eskubidea ukatu zaio denbora luzez, bai espetxean izan dutenean, bai etxean preso izan duenean. Euskal preso politikoei espresuki ezarritako espetxe politika ankerraren neurriak erabili dituzte Mikelekin.

Ondorioz Amnistiaren Aldeko Mugimendutik salatu nahi dugu Mikelen heriotzaren atzean errepresioaren eta espetxe politika ankerraren itzala dagoela.

Biharko goizean Donostian burutuko dugun agerraldia egingo dugu balorazio sakonagoa.

Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendua

ETXERAT

715 LAGUNEK OSATZEN DUTE EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOA

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/03/16 , idatzia | comentarios (0)



150 frantziar estatuko espetxeetan daude sakabanatuak eta 549 espainiar estatuko espetxeetan. Portugalen bat da eta Irlandaren iparraldean beste bat. Sei daude Euskal Herriko espetxeetan eta zortzi dira etxean preso aurkitzen direnak. 

EPPK (pdf)

ONGI ETORRIA MIKEL IBAÑEZI

GUZTIOK DUGU GILTZA 2011/03/14 , idatzia | comentarios (0)



 
Agur t´erdi,
aurreko ostiralean, Martxoak 11, ongi etorria egin zitzaion Mikel Ibañez Oteiza preso elgoibartarrari. Oztopoak oztopo, debekuak debeku, azkenean ere egin zitzaion merezitako ongi etorria bere jaioterrian.
Ekitaldian, afari batek jarraiturik, Mikelen bizitzaren errepasoa egin eta gero, dantzariaren aurreskua eta herriko talde desberdiñen opariak jaso zituen. Oroituak ere izan ziren Elgoibarko Preso Politikoak eta beraien senideei ere lore eskeintza egin zitzaien.
Preso gaixoen egoera ere azpimarratu nahi izan zen, Mikelen egon den moduan beste batzuk ere badaudela azaltzeko.
 
Besterik gabe, Ongi Etorri MIKEL!!
 
AAMElgoibar